
Etxe-txolarrea (Passer domesticus)
Passeridae, Paseriformeak
Beste izen batzuk: Abadetxori, Artatxori, Burgoi, Dorretxori, Eliza-txori, Errota-txori, Etxe-txolarre, Etxe-txori, Ganbara-txori, Garaitxori, Gorrioi, Herri-txori, Hormatxori, Kaletxori, Kurloi, Lapurtxori, Larretxori, Lastatxori, Metatxori, Mokomotz, Murrutxori, Pardel, Paretatxori, Parratxori, Patxizar, Teilatxori, Ttau-ttau, Txolarre, Txorilapur, Txorimotz, Txorrotxori, Txuer.
Euskarazko izendegi osoa »
Beste hizkuntzetan
- Gaztelania: Gorrión común
- Frantsesa: Moineau domestique
- Ingelesa: House Sparrow
- Aragoiera: Gurrión de canalera
- Katalana: Pardal comú
- Galegoa: Pardal común
- Alemaniera: Haussperling
- Italiera: Passera Europea
Deskribapena
Txori txiki eta ezaguna, gure herri eta kaleetan aurkituko duguna. Izan ere, giza eraikinei lotuta bizi da duela milaka urtetik eta gizakiaren alboan bizi da ia beti.
Arre kolorekoa da gainetik eta zuri-grisa azpitik, gorpuzkera sendokoa. Txolarre arrek buru gorri-grisa daukate eta bularralde beltza; emeak eta gazteak kolorez apalagoak dira, bekain argiarekin, eta apur bat txikiagoak. Txori ausart eta lotsagabea, geldi egoten ez dakiena, kolonia txiki eta talde familiarretan bizi da.
Espezie orojalea da, baina haziak eta ornogabeak dira bere dieta nagusia, nahiz eta hiriguneetakoek gizakion hondarretatik ere elikatu.
Talde txikietan bizi den espeziea izaki, ez du kantu territorial nabarmenik, baina bai elkarren artean komunikatzeko erabiltzen dituzten hainbat dei labur, txirp-txirp... txirrr... Izan ere, ixilik egoten ez dakien txoria da hormatxoria!
Euskal Herrian
Euskal Herrian arrunta da. Eskualde guztietan aurkituko dugu urte guztian zehar eta habiagile arrunta da, nahiz eta azken urteotan bere populazioek beherantz egin duten inguru askotan.
Mundu mailan ere oso hedatuta dago. Jatorriz Eurasia osoan bizi zen eta, gizakiaren laguntzaz, gainontzeko kontinenteetara ere zabaldu da azken mendean.
Entzun
Banaketa mapa

Lekukotasuna - Ahotsak.eus
Txolarre arra kumeak elikatzen
Txolarre bikotea bainua hartzen, #TxoriaTxio
Euskarazko izendegia
Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.
Aldaera | Eskualdea | Bibliografia |
---|---|---|
Abadetxori | Lea Artibai | |
Artatxori | Durangaldea, Debagoiena, Debabarrena, Bizkaia, Bilbo Handia, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Goierri, Gernika-Bermeo, Plentzia-Mungia | LabE (1895) AraT (1909) AldJ (1918) GamI82 (1982) ZufJ88 (1988) GamI93 (1993) ArrJ (1994) UgaM (1995) GamI97 (1997) ZufJ98 (1998) GamI99 (1999) BueX (1999) GamI00 (2000) GamI01b (2001) GamI01a (2001) GamI01c (2001) GamI02b (2002) GamI02a (2002) GamI05a (2005) GamI05b (2005) ZuaK2016 (2016) |
Burgoi | Durangaldea, Goierri | AzkRM (1905) SanP (1908) AraT (1909) AldJ (1918) EtxJM (2009) |
Dorretxori | Tolosaldea, Lea Artibai, Gorbeia Inguruak, Goierri, Gernika-Bermeo | AzkRM (1905) UgaM (1995) MarA (2006) |
Eliza-txori | Zuberoa, Xiberoa herri alkargoa, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Goierri, Gernika-Bermeo, Debagoiena, Urola-Kostaldea, Sakana, Hazparneko Lurraldea herri elkargoa | AbaA (1892) AzkRM (1905) AraT (1909) AldJ (1918) TotA (1958) GalA (1981) CasJ (1989) UgaM (1995) ZuaK2022 (2022) |
Errota-txori | Euskal Herria, Donostialdea | Uzei (-datarik gabe-) AzkRM (1905) AldJ (1918) |
Etxe-txolarre | MugP (1965) | |
Etxe-txori | Zuberoa, Bizkaia, Bidasoa Garaia, Baztanaldea, Aralarko Iparraldea, Goierri, Ultzamaldea, Hego Lapurdiko Hirigunea, Tolosaldea | LabE (1895) AldJ (1918) EliJ (1923) AspJM67 (1967) CasJ (1989) UgaM (1995) DuvM (2015) |
Ganbara-txori | Goierri | UgaM (1995) |
Garaitxori | Auñamendi, Aezkoa | MitK1958-A (1958) CabI (1991) |
Gorrioi | Debagoiena, Bidasoa Beherea, Goierri, Arabako Lautada, Zaraitzu, Erronkari-Zaraitzu | LanN1562 (1562) MitK1958-Z (1958) MitK1958-E (1958) MugP (1965) |
Herri-txori | Sakana | AraT (1909) IzaK67a (1967) ZuaK2022 (2022) |
Hormatxori | Debagoiena, Debabarrena, Lea Artibai, Aralarko Iparraldea, Goierri, Urola-Kostaldea, Tolosaldea | IztJ (1847) AldJ (1918) UgaM (1995) AraI2011 (2011) ZuaK2013 (2013) |
Kaletxori | Lea Artibai, Debagoiena, Debabarrena, Urola-Kostaldea, Goierri | AraI2011 (2011) |
Kurloi | Durangaldea, Debagoiena, Bizkaia, Lea Artibai, Gernika-Bermeo, Urola-Kostaldea | LabE (1895) AldJ (1918) ArrG (1988) GamI90 (1990) AraI2011 (2011) |
Lapurtxori | Goierri | |
Larretxori | Debabarrena | |
Lastatxori | Euskal Herria | Uzei (-datarik gabe-) AzkRM (1905) MugP (1965) |
Metatxori | Xiberoa herri alkargoa | |
Mokomotz | Urola-Kostaldea, Goierri | UgaM (1995) |
Murrutxori | Nafarroa Beherea, Auñamendi, Garazi-Baigorri herri elkargoa | AbaA (1892) AzkRM (1905) MugP (1965) KamP (2007) CamI2016-NB (2016) ZuaK2021 (2021) |
Pardel | Lea Artibai | AldJ (1918) AzpJM (1986) |
Paretatxori | Donostialdea, Bortziriak, Bidasoa Beherea, Urola-Kostaldea, Hego Lapurdiko Hirigunea, Tolosaldea, Sakana | LeiA60 (1960) LeiA83 (1983) ArbB (2012) DuvM (2015) |
Parratxori | Bizkaia | IztJ (1847) LabE (1895) AzkRM (1905) AraT (1909) AldJ (1918) |
Patxizar | Debabarrena, Urola-Kostaldea | |
Teilatxori | Arrati Nerbioi | |
Ttau-ttau | Bidasoa Beherea, Euskal Herria, Donostialdea | Uzei (-datarik gabe-) AzkRM (1905) MugP (1965) MaiA (Data ezezaguna) |
Txolarre | Donostialdea, Urola-Kostaldea, Bizkaia, Aralarko Iparraldea | IztJ (1847) LabE (1895) AldJ (1918) Aran (1961) ZubJ (1998) SanI2021 (2021) |
Txorilapur | Urola-Kostaldea | |
Txorimotz | Urola-Kostaldea | |
Txorrotxori | Urola-Kostaldea | |
Txuer | Debabarrena | |
Galartxori | Sakana | AzkRM (1905) KarR (1991) |
Galtxori | Euskal Herria | Uzei (-datarik gabe-) |
Garraio | AzkRM (1905) AldJ (1918) |
|
Karatxori | AzkRM (1905) MugP (1965) |
|
Karrato | MugP (1965) | |
Kurroka | IztJ (1847) GarP (1934) |
|
Kurullo | AraT (1909) | |
Lurtxori | Urola-Kostaldea | |
Txirlu | Euskal Herria | Uzei (-datarik gabe-) |
Txorilarri | AraT (1909) |
** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.
Oharrak
Izenei dagokionez, sekulako aniztasuna dago Euskal Herrian zehar, ia-ia eskualde bakoitzeko izen bana. Nolabait sailkatzearren:
- Bizitokia: etxe-txori, dorre-txori, eleiz-txori, hormatxori, murruxori, paretatxori, ganbara-txori, garai-txori, herri-txori, kale-txori, errota-txori...
- Ingurunea: artatxori, meta-txori, lazta-txori, larre-txori, parra-txori...
- Izaera: lapurtxori, txorilapur.
- Kolorea: txolarrea (txori-arrea) eta eratorriak: txuerra.
- Maileguak: gorrioi, kurloi, burgoi... eta pardel.
- Bestelakoak: patxizar, mokomotz...
Horrenbeste izenen artean, aipagarria da (beharbada ez harrigarria) ez dagoela izen onomatopeikorik.