Gerri-txori arrunta (Certhia brachydactyla)
Certhiidae, Paseriformeak
Beste izen batzuk: Arbola-txori, Arrastalo, Atxingorako, Atzapartxori, Enbor-txori, Gerri-txori, Katanar, Okil txiki, Okiltxori, Sagutxori, Tarraka-txori.
Euskarazko izendegi osoa »
Beste hizkuntzetan
- Gaztelania: Agateador común
- Frantsesa: Grimpereau des jardins
- Ingelesa: Short-toed tree creeper
- Okzitaniera: -
- Aragoiera: Corretroncos
- Katalana: Raspinell comú
- Astur Leonesa: -
- Galegoa: Gabeador común
- Alemaniera: Gartenbaumläufer
- Italiera: Rampichino comune
Deskribapena
Txori-txiki bizia, betiere zuhaiztiei lotuta aurkituko duguna. Enborretan gora (eta baita behera ere) mugitzen ikusiko dugu, janari bila dabilela, horretarako bere buztan sendo eta gogorraz ere baliatzen delarik. Moko luzetxoa dauka, enborretako zirrikituetatik zomorroak ateratzeko. Intsektu eta armiarmak dira be elikadura ia bakarra.
Lumaje mimetikoa dauka, enborretan dabilela ia-ia ikusezin egiten dutena, baina bere kantu ozena sarri entzungo dugu, baita pinadi eta herriguneetan ere.
Euskal Herrian
Habiagile arrunta da Euskal Herrian. Gure zuhaizti guztietan aurkituko dugu, nahiko dentsitate handietan, batez ere eskualderik heze eta ez oso beroetan. Araba eta Nafarroa hegoaldean, berriz, alderdirik idorrenetan, urriagoa da. Urte guztia igarotzen du Euskal Herrian.
Entzun
Banaketa mapa
Gerri-txoria edo katanarra
Euskarazko izendegia
Oharrak
Ez du izen onomatopeikorik. Bere izaera eta bizimodua dira hegazti honen izenen oinarria.
- Arbola-txoria, enbor-txoria, gerri-txoria.
- Arrastaloa, atxingorakoa, atzapar-txoria, tarraka-txoria.
- Sagutxoria.
- Okiltxoria, okil txikia.
- Katanarra (hedaduraz zabalena den izena).
Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.
Aldaera | Eskualdea | Bibliografia |
---|---|---|
Arbola-txori | Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Arrati Nerbioi, Goierri, Urola-Kostaldea | SanI2021 (2021) |
Arrastalo | Tolosaldea, Donostialdea | AzkRM (1905) SanP (1908) AldJ (1918) LeiA60 (1960) MugP (1965) LeiA83 (1983) SanI2021 (2021) |
Atxingorako | Lea Artibai | AzpJM (1986) |
Atzapartxori | Goierri | MugP (1965) |
Enbor-txori | Donostialdea | SanI2021 (2021) |
Gerri-txori | Debagoiena | Aran (1961) |
Katanar | Durangaldea, Debagoiena, Debabarrena, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Gernika-Bermeo | AzkRM (1905) IzaK94 (1994) MarA (2006) AraI2011 (2011) |
Okil txiki | Lea Artibai, Urola-Kostaldea, Gorbeia Inguruak | |
Okiltxori | Tolosaldea, Debagoiena, Urola-Kostaldea, Goierri | |
Sagutxori | Lea Artibai, Debagoiena, Goierri | AzkRM (1905) AldJ (1918) IzaK94 (1994) UgaM (1995) |
Tarraka-txori | Goierri | |
Arkasas | AzkRM (1905) MugP (1965) |
|
Armiarmajale | EliJ (1923) | |
Arrapatxori | Arrati Nerbioi | |
Arraposo | AzkRM (1905) MugP (1965) |
|
Erlatxori | AzkRM (1905) MugP (1965) |
|
Eulitxori | Lea Artibai | |
Garrapo | Bizkaia | LabE (1895) AldJ (1918) |
Hariztxori | AzkRM (1905) | |
Igolari | Euskal Herria | Uzei (-datarik gabe-) AldJ (1918) |
Kortika-txori | Bizkaia | LabE (1895) AzkRM (1905) AldJ (1918) |
Sorgintxori | Zaraitzu | AzkRM (1905) EliJ (1923) AraA2001 (2001) |
Txarraposo | AzkRM (1905) MugP (1965) |
** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.