Martin Mecnarowski GFDL CC-BY-SA-3.0
Martin Mecnarowski GFDL CC-BY-SA-3.0

Hontz handia (Bubo bubo)

Strigidae, Estrijiformeak

Beste izen batzuk: Boboi, Gran duke, Hontz handi, Huntz handi, Mozolo handi.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Búho real
  • Frantsesa: Grand-duc d'Europe
  • Ingelesa: Eagle owl
  • Okzitaniera: -
  • Aragoiera: -
  • Katalana: Duc eurasiàtic
  • Astur Leonesa: Bufu común
  • Galegoa: Bufo real
  • Alemaniera: Uhu
  • Italiera: Gufo reale

Deskribapena

Euskal Herriko hegaztirik handi eta erakargarrienetakoa dugu hontz handia; gaueko harraparien artean handiena da nabarmen. Luma arre eta beltzak ditu eta buruan bi motots agertzen ditu begi gorrien gainean, belarriak bailira.

Hegaldi zuzena du eta asko planeatzen du. Oso ixila da. Nahiago ditu zelai irekiak baso itxiak baino. Egiten duen uluak (úú-oo) bi kilometrotara entzun daitezke. Batzutan azeriaren zaunka ere imitatzen du.

Kate trofikoaren goreneko mailan kokaturik dago. Karraskari txikiak, untxiak, erbiak, katagorriak, arratoiak, usoak, zozoak eta trikuak ehizatzen ditu, besteak beste. Tira, egia esateko, ia denetik ehizatzen duela esan liteke. 10 kiloko pisua duten oreinkumeak ere harrapatu izan ditu.

Euskal Herrian

Hontz handia Paleartikoko espeziea da, Afrikako iparraldean, Europan, eta Asian ia osoan bizi da. Atzerakada handia jasan du Europa erdialdeko zati handi batean, eta badirudi zertxobait hobeto mantentzen dela Mediterraneo aldean. Iberiar penintsulan untxiaren mixomatosis gaixoak bere beherakada ekarri zuen, baina badirudi oraindik nahiko populazio onak dituela.  Euskal Herrian ere, ugaria izan gabe, lurralde guztietan aurki daiteke. Harkaitzetan egon ohi da, eremu menditsuetan eta malkartsuetan, baina ez altuera handian, mendilerroen inguruetako arroiletan eta amildegietan, baina inguruan lur zabal samarrak behar ditu.

Entzun

Banaketa mapa

Bubo bubo distribution map

Euskarazko izendegia

Oharrak

Euskarazko "hontz" generikoaren alboan, "Duke handia" edo "Gran dukea" bezalakoak ere aurkituko ditugu euskaraz, halaxe esaten baitzaio inguruko hizkuntzetan (Grand-duc d'Europe frantsesez, Gran duque gaztelaniaz, Duc eurasiàtic katalanez...). 'Hontz' terminoa galdu den eskualdeetan 'mozolo handi' ere entzungo dugu, nahiz eta euskara batuan 'mozolo' hitza estrigiforme txikienentzat gorde den.

Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.

Aldaera Eskualdea
Boboi Erronkari-Zaraitzu
Gran duke Lea Artibai, Debabarrena
Hontz handi Sakana, Donostialdea, Debagoiena, Goierri
Huntz handi Basabürüa, Zuberoa
Mozolo handi Lea Artibai, Debabarrena, Durangaldea
Adiakari Bizkaia
Bubarro
Gautxori Bilbo Handia
Hontz errege
Ponza Araba

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.