Koartzatxo txikia (Egretta garzetta)
Ardeidae, Zikoniformeak
Beste izen batzuk: Koartza txiki, Koartzatxo.
Euskarazko izendegi osoa »
Beste hizkuntzetan
- Gaztelania: Garceta común
- Frantsesa: Aigrette garzette
- Ingelesa: Little egret
- Okzitaniera: -
- Aragoiera: -
- Katalana: Martinet blanc comú
- Astur Leonesa: Garcina blanca
- Galegoa: Garza branca pequena
- Alemaniera: Seidenreiher
- Italiera: Garzetta
Deskribapena
Euskal Herrian ikusi ditzakegun ardeido edo koartzen artean txikitxoena, nahiko erraz identifika daiteke bere gogoko diren hezeguneetan ikusten dugunean. Kolore zuri-zuria eta moko zein berna beltzak, oin horiekin. Horri bere tamaina txikia gehitzen badiogu, ezin dugu gainontzeko koartzekin nahasi, ez bada koartzatxo itzainekin, baina itzainek oin beltzak dituzte eta laranja koloreko lumak buru-bizkarraldean. Kumaldian motots itxurako luma luze deigarria daukate buru gainean.
Euskal Herrian
Euskal Herrian habiagile egoiliarra da Urdaibaiko paduretan eta Nafarroako Erriberako zein Lizarraldeko hezegune ezberdinetan, Pitillasko urmaela horren adibide.
Txingudi, Plentzia, Lekeitio, Salburua, Uribarri-Ganboa eta Aturriko bartetan ere oso ohikoa da ikustea neguko migratzaileak bertaratzen direlako, bai hegoaldeko migrazioetan atseden hartzeko eta baita ere negu osoa bertan pasatzeko etortzen diren populazioak.
Beraz, Koartzatxo txikia ohikoa da Euskal Herriko hezegune askotan urte osoan zehar, neguan populazioak gora egiten du migratzaileak gureganatzen direlako.
Entzun
Banaketa mapa
Euskarazko izendegia
Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.
| Aldaera | Eskualdea | Bibliografia |
|---|---|---|
| Koartza txiki | Donostialdea | SanI2021 (2021) |
| Koartzatxo | Aran (1961) | |
| Ugaritxo | MugJ (1986) |
** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.