Andresa Trepte GFDL CC-BY-SA-3.0
Andresa Trepte GFDL CC-BY-SA-3.0

Kurrilo arrunta (Grus grus)

Gruidae, Gruiformeak

Beste izen batzuk: Grulla, Kurlo, Kurrilo, Lertsun.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Grulla comùn
  • Frantsesa: Grue cendrée
  • Ingelesa: Common Crane
  • Okzitaniera: -
  • Aragoiera: Gruda
  • Katalana: Grua
  • Astur Leonesa: -
  • Galegoa: Grou común
  • Alemaniera: Kranich
  • Italiera: Gru

Deskribapena

Hegazti handi eta hankaluzea, metrotik gorako garaierakoa eta 2 metro inguruko hego-zabalera duena. Gris kolorekoa da, sama beltz eta kasko gorriarekin. Hegoen muturrak ere ilunak ditu. Udaberri eta udazkenean migrazioan datorrenean oso ohiko da bere soinu ezaguna entzutea: kruu-kruu-kruu...

Euskal Herrian

Europa iparraldean kumatzen du. Negua, berriz, Afrika iparraldean eta Iberiar Penintsulan igarotzen du. Euskal Herrian, gehienbat migrazio garaian ikusiko dugu, gure buruen gainean talde handietan hegan. Neguan zehar ere nahiko arrunta da ale batzuk aurkitzea gure lurraldean, batez ere Nafarroa hegoaldean. Euskal Herritik gertu, Landetan eta Aragoin ere, ale ugari geratzen dira negua igarotzen.

Entzun

Banaketa mapa

Grus grus distribution map

Bideoa - Kurriloak Nafarroan (2015)

Euskarazko izendegia

Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.

Aldaera Eskualdea
Grulla Durangaldea, Debagoiena, Debabarrena, Gorbeia Inguruak, Lea Artibai
Kurlo Zuberoa, Bizkaia, Lea Artibai, Gernika-Bermeo, Zaraitzu, Basabürüa, Arbaila, Erronkari-Zaraitzu
Kurrilo Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Bizkaia, Bidasoa Beherea, Lea Artibai, Auñamendi, Arrati Nerbioi, Aralarko Iparraldea, Goierri, Urola-Kostaldea, Ultzamaldea, Tolosaldea, Sakana
Lertsun Ultzamaldea, Bizkaia, Bidasoa Garaia, Baztanaldea, Auñamendi, Aezkoa, Baigorri-Ortzaize, Lapurdi Garaia, Arberoa-Iholdi
Gurrugurru Arabako Lautada
Itsas-antzar Debagoiena
Kurrika
Txugarima

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.