
Andreas Eichler GFDL CC-BY-SA-3.0
Mika (Pica pica)
Corvidae, Paseriformeak
Beste izen batzuk: Fika, Marika, Mika, Pika, Pikaratza, Pita.
Euskarazko izendegi osoa »
Beste hizkuntzetan
- Gaztelania: Urraca común
- Frantsesa: Pie bavarde
- Ingelesa: Eurasian Magpie
- Aragoiera: Garza
- Katalana: Garsa
- Galegoa: Pega común
- Alemaniera: Elster
- Italiera: Gazza comune europea
Deskribapena
Mika ezingo dugu nahastu beste hegaztiren batekin. Bere kolore zuri-beltza nahastezina da. Beleen taldekoa da, argia eta gregarioa. Moko sendoa du eta buztan luzea. Hegazti bizi eta omniboroa, ondo egokitzen da ia-ia edozein ingurunetara.
Euskal Herrian
Euskal Herrian habiagile arrunta da eta urte osoan zehar ikusi ahalko dugu, Pirinioetatik hasi eta Erriberaraino. Hala ere, barrualdean arruntagoa da kostaldeko zenbait eskualdetan baino.
Entzun
Banaketa mapa

Euskarazko izendegia
Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.
Aldaera | Eskualdea | Bibliografia |
---|---|---|
Fika | Bizkaia, Hego Lapurdiko Hirigunea | LabE (1895) AldJ (1918) GarP (1934) |
Marika | Gorbeia Inguruak | |
Mika | Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Bizkaia, Bilbo Handia, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Goierri, Arabako Lautada, Urola-Kostaldea, Tolosaldea, Gernika-Bermeo, Plentzia-Mungia | LanN1562 (1562) IztJ (1847) LabE (1895) ArrE (1896) SanP (1908) LeiA60 (1960) Aran (1961) IzaK67b (1967) GalA (1981) GamI82 (1982) AzpJM (1986) ZufJ88 (1988) ArrG (1988) GamI90 (1990) GamI93 (1993) IzaK94 (1994) UgaM (1995) GamI97 (1997) ZufJ98 (1998) GamI99 (1999) GamI00 (2000) GamI01c (2001) GamI01a (2001) GamI01b (2001) GamI02a (2002) GamI02b (2002) GamI05a (2005) GamI05b (2005) MarA (2006) AraI2011 (2011) SanI2021 (2021) |
Pika | Donostialdea, Zuberoa, Bizkaia, Bidasoa Garaia, Bidasoa Beherea, Baztanaldea, Auñamendi, Garazi-Baigorri herri elkargoa, Hego Lapurdiko Hirigunea, Xiberoa herri alkargoa, Hazparneko Lurraldea herri elkargoa | AbaA (1892) LabE (1895) AldJ (1918) EliJ (1923) LeiA83 (1983) CasJ (1989) KamP (2007) DuvM (2015) ZuaK2021 (2021) |
Pikaratza | Auñamendi, Sakana, Estellerriko Ekialdea, Ultzamaldea | YncM (1971) PerF2017 (2017) ZuaK2022 (2022) |
Pita | Ultzamaldea | MugP (1965) IzaK66 (1966) |
Kankanote | AzkRM (1905) | |
Karraka | Sakana | ArbB (2012) |
Laparda | Bilbo Handia | ArrJ (1994) |
Lapurtxori | Lea Artibai, Bilbo Handia | IztJ (1847) GarP (1934) ArrJ (1994) AraI2011 (2011) |
Malpika | Erronkari-Zaraitzu | MitK1958-E (1958) |
Txorinabar | Sakana | ZuaK2022 (2022) |
Urraka | Auñamendi, Arrati Nerbioi, Aezkoa | IztJ (1847) MitK1958-A (1958) CabI (1991) |
** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.