Miru gorria (Milvus milvus)
Accipitridae, Akzipitriformeak
Beste izen batzuk: Arraigorri, Buztanbiko, Buztansarde, Buztanurkila, Ilhantxa, Makailao, Miru (gorri), Miru (zuri), Mirurkila, Mirurkula, Miura, Paseko (arrai/gabiroi...), Txita-jataile, Ülhantxa, Zapelatz gorri.
Euskarazko izendegi osoa »
Beste hizkuntzetan
- Gaztelania: Milano real
- Frantsesa: Milan royal
- Ingelesa: Red kite
- Okzitaniera: -
- Aragoiera: Esparbero abadexero
- Katalana: Milà reial
- Astur Leonesa: -
- Galegoa: Miñato real
- Alemaniera: Rotmilan
- Italiera: Nibbio reale
Entzun
Lekukotasuna - Ahotsak.eus
Hegazti harrapakariak: arranoa, buitrea, apobelatza, ülhantxa…
Bideoa - Miru gorria (Ingurumena EJ)
Kontakizuna - Ülhaintsaren nigarrak
Kontakizuntto bat heben, miru, edo guk diogun bezala "ülhaintsaz". Baserritar batek galdegin zidan ea banakien zergatik ülhaintsak uda betan kuintaz edo negarrez ari ziren (ezen bere esanetan ülhaints horren karrankak, negarra oroitarazten beteion). Eta berak esan: "Duela aspaldi txoriek hitz egiten zuten. Urtaldi bateko udaran, lehortea izan zen. Txoriek hurik ezin ediren. orduan txori guziak bildu ziren, eta erabaki, bakoitzak bere egin ahalak egin behar zituela iturriak bilatzeko. Denek baietza eman omen zuten, ülhaintsak ezik. Jarrera honen gaztigatzeko, txori biltzarrak, ûlhaintsa kondenatu zuen udara hurik gabe pasatzera. Geroztik da omen uztail agorriletan zeruan bueltaka ari, negarrez, hura ezin bilatu!"
Euskarazko izendegia
Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.
Aldaera | Eskualdea | Bibliografia |
---|---|---|
Arraigorri | Arrati Nerbioi, Debagoiena, Gorbeia Inguruak, Goierri | AzkRM (1905) IzaK94 (1994) |
Buztanbiko | Gorbeia Inguruak, Goierri | |
Buztansarde | Urola-Kostaldea | |
Buztanurkila | Euskal Herria, Debagoiena | Uzei (-datarik gabe-) IztJ (1847) AzkRM (1905) |
Ilhantxa | Nafarroa Beherea, Zuberoa, Arbaila | AzkRM (1905) DenC (1971) CasJ (1989) CamI2016-Z (2016) CamI2016-NB (2016) |
Makailao | Lea Artibai | |
Miru (gorri) | Bizkaia, Lea Artibai, Gorbeia Inguruak, Goierri, Gernika-Bermeo, Urola-Kostaldea, Ultzamaldea, Tolosaldea, Sakana, Plentzia-Mungia, Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Bilbo Handia, Bidasoa Garaia, Bidasoa Beherea, Baztanaldea, Auñamendi, Arrati Nerbioi, Aralarko Iparraldea, Arabako Lautada, Baigorri-Ortzaize, Zaraitzu, Lapurdi Garaia, Arberoa-Iholdi, Aezkoa | LanN1562 (1562) IztJ (1847) AbaA (1892) LabE (1895) SanP (1908) AraT (1909) AldJ (1918) MitK1958-A (1958) MitK1958-Z (1958) LeiA60 (1960) Aran (1961) IzaK66 (1966) AspJM67 (1967) DenC (1971) YncM (1971) LeiA83 (1983) ZufJ88 (1988) ArrG (1988) GamI90 (1990) KarR (1991) CabI (1991) GamI93 (1993) IbaO96 (1996) GamI97 (1997) GamI99 (1999) GamI00 (2000) AraA2001 (2001) GamI02a (2002) GamI05b (2005) AraI2011 (2011) ZuaK2013 (2013) DuvM (2015) SanI2021 (2021) ZuaK2021 (2021) ZuaK2022 (2022) |
Miru (zuri) | Donostialdea, Arrati Nerbioi | EliJ (1923) SanI2021 (2021) |
Mirurkila | Debagoiena | |
Mirurkula | Lea Artibai, Debagoiena | AzpJM (1986) IzaK94 (1994) |
Miura | Urola-Kostaldea | |
Paseko (arrai/gabiroi...) | Durangaldea, Debagoiena, Goierri | |
Txita-jataile | Sakana | ZuaK2022 (2022) |
Ülhantxa | Basabürüa, Zuberoa, Bizkaia | LabE (1895) AldJ (1918) EliJ (1923) LarJ1939 (1939) DenC (1971) CasJ (1989) CamI2016-Z (2016) |
Zapelatz gorri | Urola-Kostaldea | |
Arrapagallinas | Bilbo Handia | ArrE (1896) |
Isats-sardedun | Urola-Kostaldea | |
Kuzturkuilo | AraT (1909) | |
Oilojantzale | Sakana | ArbB (2012) |
Urkila | Debagoiena | |
Uso-borrero | AzkRM (1905) |
** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.