Charlesjsharp GFDL CC-BY-SA-3.0
Charlesjsharp GFDL CC-BY-SA-3.0

Okil berdea (Picus viridis)

Picidae, Piziformeak

Beste izen batzuk: Katatxori, Kokil, Okil, Okilo, Tokil, Ükhül.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Pito real
  • Frantsesa: Pic vert
  • Ingelesa: Green Woodpecker
  • Okzitaniera: -
  • Aragoiera: Picaguazero
  • Katalana: Picot verd
  • Astur Leonesa: -
  • Galegoa: Peto verdeal
  • Alemaniera: Grünspecht
  • Italiera: Picchio verde

Deskribapena

Okil ertain-handia, bere kolore berdearengatik erraz ezagutuko duguna. Burua gorria dute eta ipurgaina horizka; arrak bibote gorria eta emeak beltza. Gazteak ttanttodunak izaten dira. Mokoa sendoa eta luzea, okil guztietan lez.

Okil gehienak bezala, baso eta enborretan aurkituko dugu errazen, baina okil berdeak denbora asko igarotzen du lurrean, batez ere inurri bila, eta oso ohikoa da belardietan janari bila ikustea. Hori bai, habia egiteko zuhaitzak behar ditu; ez derrigor baso itxiak, baina bai gutxienez zuhaizti txikiak. Herriguneetako parkeetan ere ikusi daiteke. Eta, gehienbat, entzun, bere irrintzi alaia oso maiz botatzen baitu.

Fitxa honetan espezie bakar gisa lantzen dugun arren, esan behar da azken urteotako ikerketa genetiko eta molekularrek ondorioztatu dutela garai bateko okil berdea (Picus viridis), 3 espezie direla benetan:

  • okil berde europarra (Picus viridis)
  • okil berde iberiarra (Picus sharpei)
  • okil berde magrebtarra (Picus vaillantii)

Euskal Herrian bertan 2 espezie ditugu: okil berde iberiarra (P. viridis) Hego Euskal Herrian eta Europako herrialderik gehienetan bizi den okil berde europarra (P. sharpei) Ipar Euskal Herrian. Txingudiko badia da 2 espezieak elkarrekin ikus litezkeen toki bakarretakoa. Hirugarren espeziea, okil berde magrebtarra (P. vaillantii), izenak iradokitzen duen moduan, Afrikan bizi da.

Euskal Herrian

Euskal Herrian ikusi daitezkeen okilen arteko ugariena, hedadura zabala dauka gure artean. Urte guztian zehar ikusiko dugu eta habiagile arrunta da. Esan bezala, Euskal Herrian bertan 2 espezie ditugu, okil berde iberiarra (P. viridis) Hego Euskal Herrian eta okil berde europarra (P. sharpei), batez ere Ipar Euskal Herrian.

Entzun

Banaketa mapa

Picus viridis distribution map

Okil berdea enborrean

Okil berdea inurriak jaten

Euskarazko izendegia

Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.

Aldaera Eskualdea
Katatxori
Kokil Baztanaldea, Sakana, Araba, Ultzamaldea
Okil Araba, Bizkaia, Lea Artibai, Gorbeia Inguruak, Goierri, Gernika-Bermeo, Urola-Kostaldea, Tolosaldea, Sakana, Plentzia-Mungia, Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Bilbo Handia, Bidasoa Garaia, Bidasoa Beherea, Arrati Nerbioi, Aralarko Iparraldea, Lapurdi Garaia
Okilo Nafarroa Beherea, Arberoa-Iholdi, Baigorri-Ortzaize
Tokil Baztanaldea
Ükhül Zuberoa, Basabürüa, Arbaila
Aotzilari
Arbola-zilazale Zaraitzu
Egur-arraiatzaile
Egurkin txori Bizkaia
Eurieskale Nafarroa Beherea
Kozkotari Baigorri-Ortzaize
Malgor zulatzaile Zaraitzu
Okil ipurberde Donostialdea

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.