Sorbeltz arrunta (Apus apus)
Apodidae, Mikropodiformeak
Beste izen batzuk: Abijoi, Ainhara beltz, Apeztxori, Arrantxori, Artxilloi, Belentzario, Beltxijoi, Bentzajo, Brintzario, Elai beltz, Elizelai, Eliztxori, Enara (beltz), Enara handi, Erlai, Ermitario, Hegabera beltz, Irrigo, Kañabra, Kanpantxori, Kataka, Kirrillo, Kirriskillo, Kirrizkarro, Kriku, Martin, Mitxigu, Sorbeltz, Txenara beltz, Txio, Txirri, Txirribirri, Txirrin, Txirriño, Txirrio, Txirritxaldo, Xoribeltz, Zirringilo, Zirrizkilo.
Euskarazko izendegi osoa »
Beste hizkuntzetan
- Gaztelania: Vencejo común
- Frantsesa: Martinet noir
- Ingelesa: Common Swift
- Okzitaniera: -
- Aragoiera: Falzeta
- Katalana: Falciot negre
- Astur Leonesa: -
- Galegoa: Cirrio común
- Alemaniera: Mauersegler
- Italiera: Rondone comune
Deskribapena
Itxurarengatik enarekin nahasi ohi den arren, beste talde bateko hegaztiak dira sorbeltz edo zirringiloak (apodiformeak). Airean bizitzera erabat egokitutako hegaztiak dira, hanka labur-laburrekin eta hego indartsuekin; enarek baino hego luzeagoak dituzte, eta igitai itxura dutela esan ohi da. Hegaztada ere, enarena baino arinagoa eta ahaltsuagoa da.
Bizitzaren zatirik handiena hegan igarotzen dute eta kumaldirako bakarrik pausatzen dira, arrautzak errun eta kumeak elikatzeko. Bizitzako gainontzeko zereginak hegan ari direla egiten dituzte: jan, edan eta, kumaldi-garaitik kanpo, baita lo egin ere. Airean aurkitzen dituzten intsektu txikiak janez elikatzen dira. Egunean zehar kilometroetako hegaldiak egin ditzake intsektu-hodeien bila.
Sorbeltz arrunta, beste sorbeltzekin alderatuta (sorbeltz arrea eta malkar-sorbeltza), bere kolorearengatik ezagutuko dugu, beltz-beltza baita goitik zein behetik, eztarria argixeagoa bada ere (hegan nekez nabaritu daitekeena).
Euskal Herrian
Sorbeltz arrunta udan bakarrik aurkituko dugu Euskal Herrian. Maiatza hasieran etortzen da gurera kumatzera; behin kumaldia amaituta, abuztu hasieran, berriro itzultzen da Afrikara, non urtearen zatirik handiena igaroko duen. Ia Eurasia osoan kumatzen da.
Gure nagusiek ondo zekiten bezala, maiatzeko Santa Kurutzetarako (maiatzak 3) iristen dira urtero sorbeltzak Euskal Herrira. Apirila amaieran lehenengoak eta maiatza hasierarako bertan dira denak.
Entzun
Banaketa mapa
Abestia - "Txirringilu festa" (Elduain, Tolosaldea)
Euskarazko izendegia
Oharrak
Euskaraz hamaika izen dituen hegaztia, ez da erraza izenak eta hedadura laburbiltzea. Hona nolabaiteko azaleko sailkapen bat.
Asko-eta-asko onomatopeikoak, bere txrrrriiiii deigarrian oinarrituta:
- Txirri, txirritxori (eta aldaerak): gehienbat Bizkaia sartaldeko hainbat ingurutan, Mungian-Uriben bereziki, baina Euskal Herriko beste hainbat txokotan ere, antzeko izenak erabiltzen dira, esate baterako: Sakanan txirriño, Legutianon txirri, Zumarraga-Urretxun txirrintxori, edo Elorrion txirribirri.
- Txirriskilo / Kirriskilo: Lea-Artibai ia osoan horrela deitzen diote (edo aldaerak: Zirriskillo, Karraskillo, Txirritxaldo...). Seguru asko Busturialdeko herri batzuetan ere bai (Muxikan eta Ereño-Nabarniz inguruan bai, behintzat).
- Zirringilo, txirringilo, zirrizkilo: Zarautz-Getaria-Aia inguruan eta Goierrin. Azken batean, hasieran aipatutako txirri izenaren aldaera bat dirudi (edo alderantziz).
- Irra, irrigo, irriyo: Donostialdean, Oiartzunen, eta abar.
- Txio: Elgetarrak, betiko moduan, berezi xamarrak dira. Enara azpizuriari egabera deitzen badiote, eta egaberari azpizuri... hortik aurrera, dena libre :-).
- Kirrillo, grillo, kriku, krillu...: Bidasoaldean.
Beste bi hauek ere onomatopeikoak ote? Katuaren hotsa gogoan?
- Kataki: Elgoibar-Azkoitia inguruan, eta Mutrikun.
- Mitxigu, mitxiku: Tolosaldeko hainbat herritan, alboko Aia barne.
Gainera:
- Artxilloi: Gatzaga eta Marin (Eskoriatza).
- Arrandera/Arrantxori: Zumaia inguruan; baita Zerain inguruan ere.
- Ka(n)pantxoi: Oñatin.
- Apeztxori
- Sorbeltza (xoribeltxa, xorbeltxa...). Hernani inguruan eta Baztan-Xareta aldean.
- Txenada beltz (txinara beltz, enara beltz...): Azpeitia eta inguruan (Beizama, Errezil, Aizarnazabal, Aizarna, Urrestila, Matxinbenta...). Ainhara beltz, Iparraldean. Eta elai beltz (Bizkaia hegoaldean).
Maileguak diruditenak:
- Abijoi: Eibar inguruan (Mallabia, Ermua, eta Soraluze barne).
- Beltxijoi, beltxiju: (baita Pentzajo eta aldaerak). Bergara-Antzuolan, eta Markina-Aulesti inguruan.
- Ermitarixo, Imintarixo: Durangaldean (Durango, Iurreta, Garai, Berriz...).
Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.
Aldaera | Eskualdea | Bibliografia |
---|---|---|
Abijoi | Durangaldea, Debabarrena | SanJ (1978) |
Ainhara beltz | Basabürüa, Zuberoa | EliJ (1923) CasJ (1989) |
Apeztxori | Ultzamaldea | AzkRM (1905) IbaO97 (1997) |
Arrantxori | Urola-Kostaldea, Goierri | AraT (1909) AldJ (1918) |
Artxilloi | Debagoiena | |
Belentzario | Lea Artibai | AzkRM (1905) |
Beltxijoi | Lea Artibai, Debagoiena | AzkRM (1905) AraT (1909) |
Bentzajo | Lea Artibai, Debagoiena, Urola-Kostaldea | AraI2011 (2011) |
Brintzario | Durangaldea | AzkRM (1905) |
Elai beltz | Arrati Nerbioi, Debabarrena, Gorbeia Inguruak, Gernika-Bermeo | AzkRM (1905) AldJ (1918) |
Elizelai | ||
Eliztxori | Aralarko Iparraldea, Gernika-Bermeo | ZubJ (1998) MarA (2006) |
Enara (beltz) | Debabarrena, Lea Artibai, Auñamendi, Goierri, Urola-Kostaldea, Aezkoa, Baztanaldea, Tolosaldea, Sakana | AzkRM (1905) MitK1958-A (1958) CabI (1991) UgaM (1995) AraI2011 (2011) ZuaK2022 (2022) |
Enara handi | Goierri | AldJ (1918) |
Erlai | Debagoiena, Gorbeia Inguruak | AzkRM (1905) |
Ermitario | Durangaldea | ArrG (1988) |
Hegabera beltz | Debagoiena, Goierri | |
Irrigo | Donostialdea | AlzN (1962) LeiA83 (1983) |
Kañabra | Bidasoa Garaia | |
Kanpantxori | Debagoiena | IzaK94 (1994) |
Kataka | Debabarrena, Urola-Kostaldea | AzkRM (1905) |
Kirrillo | Bidasoa Beherea | AzkRM (1905) AraT (1909) |
Kirriskillo | Bidasoa Beherea, Lea Artibai | AzpJM (1986) MaiA (Data ezezaguna) |
Kirrizkarro | Lea Artibai | |
Kriku | EliJ (1923) | |
Martin | Lapurdi Garaia | |
Mitxigu | Tolosaldea, Donostialdea, Urola-Kostaldea | AldJ (1918) IzaK67b (1967) |
Sorbeltz | Baztanaldea, Donostialdea, Zuberoa, Bizkaia | IztJ (1847) LabE (1895) AzkRM (1905) AraT (1909) AldJ (1918) EliJ (1923) Aran (1961) CasJ (1989) IzeM (1996) SanI2021 (2021) |
Txenara beltz | Urola-Kostaldea, Goierri | |
Txio | Debagoiena | |
Txirri | Durangaldea, Debabarrena, Araba, Bilbo Handia, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Gernika-Bermeo, Plentzia-Mungia | AzkRM (1905) AldJ (1918) PueF (1952) LopG73 (1973) SanJ (1978) GamI00 (2000) GamI01b (2001) AraI2011 (2011) |
Txirribirri | Durangaldea, Plentzia-Mungia | GamI01b (2001) |
Txirrin | Estellerriko Ekialdea, Debagoiena, Debabarrena, Ultzamaldea | AzkRM (1905) IzaK66 (1966) GonM (1979) IbaO97 (1997) PerF2017 (2017) AraA2023 (2023) |
Txirriño | Sakana | KarR (1991) |
Txirrio | Donostialdea | LeiA60 (1960) LeiA83 (1983) |
Txirritxaldo | Lea Artibai, Gernika-Bermeo | GalA (1981) |
Xoribeltz | Lapurdi Garaia | DuvM (2015) |
Zirringilo | Bidasoa Beherea, Tolosaldea, Urola-Kostaldea, Goierri | AraT (1909) AldJ (1918) |
Zirrizkilo | Lea Artibai, Gernika-Bermeo | AraT (1909) |
Amiloxori | EliJ (1923) | |
Belatxiko | ||
Burgoi | Goierri | AzkRM (1905) ZufJ88 (1988) ZufJ98 (1998) |
Giberri | Plentzia-Mungia | GamI97 (1997) |
Inara-sagu | AzkRM (1905) | |
Irra-irra | SanP (1908) AraT (1909) AldJ (1918) |
|
Kaletxori | Debabarrena | |
Kirrikilla | ||
Torretxori | AzkRM (1905) | |
Txarrapatari | Euskal Herria | Uzei (-datarik gabe-) |
Txirrindero | AzkRM (1905) | |
Txirrista | Durangaldea, Plentzia-Mungia | GamI01a (2001) EtxJM (2009) |
Txirte | Plentzia-Mungia | GamI82 (1982) |
Txitxirri | Estellerriko Ekialdea | PerF2017 (2017) |
Udatxori | AzkRM (1905) | |
Zerrentxori | Euskal Herria | Uzei (-datarik gabe-) |
** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.