Baresi franco GFDL CC-BY-SA-3.0
Baresi franco GFDL CC-BY-SA-3.0

Tarina (Spinus spinus)

Fringillidae, Paseriformeak

Beste izen batzuk: Haltz-txori, Kolin/Kolika, Tarin.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Lúgano
  • Frantsesa: Tarin des aulnes
  • Ingelesa: Eurasian Siskin
  • Okzitaniera: -
  • Aragoiera: Lucano, Luer, Taril
  • Katalana: Lluer
  • Astur Leonesa: -
  • Galegoa: Úbalo
  • Alemaniera: Erlenzeisig
  • Italiera: Lucherino

Deskribapena

Fringilidoen taldeko hegaztia, txonta, berdeloi eta txokak bezala, garai batean kardantxiloaren genero berean sailkatzen zena (Carduelis generoan). Oso ohikoa da Europa eta Asia erdi eta iparraldeko basoetan. Harrak kolore biziagoak ditu, beltz-berde-horiak; emea apalagoa da, marraduna. Mokolabur eta alejalea da. Espezie monotipikoa da, hau da, ez dauka azpiespezierik. Txori txiki eta aktiboa da, geldirik egotea lortzen ez duen horietakoa. Kumatze-sasoian lotsatiagoa da, baina udazken-neguan talde zabaletan batzen da, baita beste fringilido batzuekin ere (txirriskilekin edo karnabekin, adibidez). Gizakiari ere ez dio berebiziko beldurrik eta nahiko hurretik behatu daiteke; hegaztientzat jarritako jan-tokietara ere maiz hurbiltzen da.

Euskal Herrian

Euskal Herrian neguan ikusi ohi da. Askotan haltzadietan eta erreka bazterretan. Hori dela eta, "haltz-txori" izenez ere ezagutzen da Euskal Herriko zenbait eskualdetan. Iparraldetik gure ingurura negua igarotzera jaisten diren tarinen kopurua asko aldatzen da urtetik urtera, euren kumatze-lurraldean daukaten neguaren arabera (elurteak, janariaren ugaritasuna, eta abar).

Entzun

Banaketa mapa

Spinus spinus distribution map

Tarina Urdaibaiko "Bird Centerren"

Euskarazko izendegia

Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.

Aldaera Eskualdea
Haltz-txori Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Lea Artibai, Gorbeia Inguruak, Goierri
Kolin/Kolika Debagoiena, Gernika-Bermeo
Tarin Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Araba, Bidasoa Beherea, Lea Artibai, Goierri, Estellerriko Ekialdea, Urola-Kostaldea, Tolosaldea
Ddiriñ Gernika-Bermeo
Orantxori
Pio Gernika-Bermeo
Ttorro Zuberoa

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.