Smalljim GFDL CC-BY-SA-3.0

Tuntun arrunta (Prunella modularis)

Prunellidae, Paseriformeak

Beste izen batzuk: (-)baltz, Lartxori (beltz), Nabotxori, Sasikurloi, Sasitxori, Sastratxori, Tuntun, Txoribeltz, Txoritonto.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Acentor común
  • Frantsesa: Accenteur mouchet
  • Ingelesa: Hedge Accentor (Dunnock)
  • Okzitaniera: -
  • Aragoiera: Rocazero
  • Katalana: Pardal de bardissa
  • Astur Leonesa: -
  • Galegoa: Azulenta común
  • Alemaniera: Heckenbraunelle
  • Italiera: Passera scopaiola

Deskribapena

Txori ugaria, baina askotan oharkabean mugitzen dena gure inguruan, hain da ezen lotsati eta isila. Gehienetan sasitza eta zuhaizka artean aurkituko dugu, erdi-ezkutuan; koloreak ere ez dira deigarriegiak, arre-gris kolorez jantzia baitago. Bestela, txantxangorri baten antzeko neurri eta forma dauzka.

Euskal Herrian

Habiagile arrunta Euskal Herriko eskualderik gehienetan, urte guztian zehar bizi da gure artean.

Entzun

Banaketa mapa

Prunella modularis distribution map

Euskarazko izendegia

Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.

Aldaera Eskualdea
(-)baltz Lea Artibai, Debagoiena, Durangaldea
Lartxori (beltz) Durangaldea
Nabotxori Lea Artibai, Debabarrena
Sasikurloi Durangaldea, Debagoiena, Lea Artibai
Sasitxori Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Goierri, Urola-Kostaldea, Plentzia-Mungia
Sastratxori Durangaldea, Debabarrena
Tuntun
Txoribeltz Zuberoa, Donostialdea, Debagoiena
Txoritonto Lea Artibai, Gernika-Bermeo
Burnitxori
Ida-txori Durangaldea
Katanar Lea Artibai
Motatxori Debabarrena
Otatxori Debabarrena
Txifrasta Debagoiena
Txitxipirritxi
Zalaparta

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.