Txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla)
Sylviidae, Paseriformeak
Beste izen batzuk: Burubeltz, Kaskabeltz, Lahartzatxori, Marugatxori, Pikutxori, Sasitxinbo, Sasitxori, Txat, Tximutxa, Txinbo, Txinbo burubeltz, Txinbo kaskabeltz, Txirabo.
Euskarazko izendegi osoa »
Beste hizkuntzetan
- Gaztelania: Curruca capirotada
- Frantsesa: Fauvette à tête noire
- Ingelesa: Blackcap
- Okzitaniera: -
- Aragoiera: Papafiga
- Katalana: Tallarol de casquet
- Astur Leonesa: -
- Galegoa: Papuxa das amoras
- Alemaniera: Mönchsgrasmücke
- Italiera: Capinera
Deskribapena
Neurri ertain-txikiko txoritxoa (13-15 cm), Sylvia generoko ugariena. Kantari alaia, sarri ikusiko dugu zuhaitz eta sastraka artean jauzika, intsektu eta fruitu bila dabilen bitartean. Oro har arre-gris kolorekoa, buru gaineko lumengatik bereiziko ditugu: kaskabeltzak dira arran, kaskagorriak emeak (eta gazteak).
Euskal Herrian
Urte guztian bizi da gure artean. Arrunta (eta nahiko ugaria) da Euskal Herriko eskualderik gehienetan.
Entzun
Banaketa mapa
Bideoa - Txinbo kaskabeltza, arra eta emea (Ingurumena EJ)
Euskarazko izendegia
Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.
Aldaera | Eskualdea | Bibliografia |
---|---|---|
Burubeltz | Durangaldea, Debagoiena, Debabarrena, Lea Artibai, Gorbeia Inguruak, Goierri, Gernika-Bermeo, Zuberoa, Urola-Kostaldea, Lapurdi Garaia, Tolosaldea | EliJ (1923) GalA (1981) CasJ (1989) |
Kaskabeltz | Donostialdea, Debagoiena, Urola-Kostaldea | SanI2021 (2021) |
Lahartzatxori | Arrati Nerbioi | |
Marugatxori | Zuberoa | MugP (1965) CasJ (1989) |
Pikutxori | Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Bilbo Handia, Bidasoa Garaia, Lea Artibai, Goierri, Zuberoa, Urola-Kostaldea, Tolosaldea | MugP (1965) CasJ (1989) BueX (1999) SanI2021 (2021) |
Sasitxinbo | Debabarrena | |
Sasitxori | Debabarrena | |
Txat | Gorbeia Inguruak | |
Tximutxa | Debagoiena | |
Txinbo | Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Araba, Bilbo Handia, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Goierri, Gernika-Bermeo, Urola-Kostaldea, Plentzia-Mungia | PueF (1952) ZufJ88 (1988) ArrG (1988) CorJ (1988) GamI90 (1990) GamI93 (1993) GamI97 (1997) GamI01a (2001) GamI01b (2001) GamI01c (2001) GamI02b (2002) |
Txinbo burubeltz | Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Lea Artibai, Gernika-Bermeo | SanJ (1978) LeiA83 (1983) AraI2011 (2011) |
Txinbo kaskabeltz | Donostialdea, Urola-Kostaldea, Gipuzkoa | SanP (1908) AldJ (1918) Aran (1961) ItzM (1966) SanI2021 (2021) |
Txirabo | Donostialdea | LeiA60 (1960) LeiA83 (1983) |
Intsusa-txori | MugP (1965) | |
Kapar-xori | MugP (1965) | |
Moreta | Bidasoa Beherea | |
Txio | Bizkaia | LabE (1895) AldJ (1918) |
** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.