Txio arrunta (Phylloscopus collybita)
Sylviidae, Paseriformeak
Beste izen batzuk: Eulitxori, Moitu, Txat, Txepetxuri, Txio, Txirixo, Txiro, Txixo, Txoritxiki(n).
Euskarazko izendegi osoa »
Beste hizkuntzetan
- Gaztelania: Mosquitero común
- Frantsesa: Pouillot véloce
- Ingelesa: Common Chiffchaff
- Okzitaniera: -
- Aragoiera: Mosqueta
- Katalana: Mosquiter comú
- Astur Leonesa: -
- Galegoa: Picafollas común
- Alemaniera: Zilpzalp
- Italiera: Luì piccolo
Deskribapena
Euskal Herrian ditugun txoririk txikienetakoak ditugu txioak. Bost espezie ikusi daitezke gurean (txio arrunta, iberiarra, horia, txistularia eta lepazuria), guztiak ere antzekoak. Neurriz txikiak, arin eta urduriak, moko zorrotz eta luzekoak, eta kolore aldetik arre-horizkak (batzuk zurixeagoak, beste batzuk hori edo berdeagoak).
Euskal Herrian
Urte guztian ikusi ditzakegun arren, txio arruntak batez ere neguan aurkituko ditugu Euskal Herrian. Urritik apirilera bitartean gure eskualde gehienetako bisitari ohikoak dira. Udaberritik aurrera, ostera, Europa erdi eta iparralderantz migratzen dute, hantxe ugaltzen baitira gehienak. Bikote gutxi batzuk gurean ere aurkituko ditugu, baina beti ere bikote bakanak. Udan, aldiz, txio arruntaren ordez, batez ere txio iberiarra aurkituko dugu Euskal Herrian, kumatze-garaian askoz ere ugariagoa.
Entzun
Txio arrunta (Phylloscopus collybita)
Euskarazko izendegia
Oharrak
Txioen kasuan, euskarazko bertako izen arruntek ez dituzte espezieak bereizten. Hau da, oro har, informatzaileek izen berbera darabilte txio espezie guztientzat. Hortaz, hemen aipatzen ditugun izenik gehienak, oro har, gainontzeko txio espezieentzat ere erabili izan dira historikoki gure nagusien artean.
Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.
Aldaera | Eskualdea | Bibliografia |
---|---|---|
Eulitxori | Lea Artibai, Donostialdea, Urola-Kostaldea, Goierri | AldJ (1918) EliJ (1923) PerJ54 (1954) LeiA60 (1960) AraI2011 (2011) |
Moitu | Urola-Kostaldea | |
Txat | Araba | PueF (1952) MugJ (1986) |
Txepetxuri | Urola-Kostaldea | |
Txio | Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Bilbo Handia, Gipuzkoa, Arrati Nerbioi, Goierri, Urola-Kostaldea, Tolosaldea, Plentzia-Mungia | Esku1778 (1778) IztJ (1847) ArrE (1896) SanP (1908) AldJ (1918) PerJ54 (1954) Aran (1961) LeiA83 (1983) ArrG (1988) CorJ (1988) IzaK94 (1994) GamI97 (1997) BueX (1999) GamI00 (2000) GamI01c (2001) GamI02b (2002) GamI05b (2005) SanI2021 (2021) |
Txirixo | Durangaldea, Debagoiena, Debabarrena | |
Txiro | Debabarrena, Gernika-Bermeo | GalA (1981) |
Txixo | Gernika-Bermeo, Lea Artibai, Debagoiena, Debabarrena, Durangaldea | AzpJM (1986) |
Txoritxiki(n) | Donostialdea, Debagoiena, Urola-Kostaldea, Gorbeia Inguruak | SanI2021 (2021) |
Arantxori | Bidasoa Garaia | |
Azatxori | AzkRM (1905) AraT (1909) PerJ54 (1954) |
|
Eibartxori | Debabarrena | |
Jirin | Gernika-Bermeo | PerA (1991) |
Limatxori | Arrati Nerbioi | |
Moreta | AldJ (1918) | |
Moskero | Tolosaldea | |
Puitta | Bidasoa Beherea, Urola-Kostaldea | |
Txigo | Gernika-Bermeo | AzkRM (1905) MarA (2006) |
Txiio | Aran (1961) | |
Txintxota | Debagoiena | |
Txiota | Urola-Kostaldea | |
Txoritxoro | Debabarrena |
** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.