Andreas Trepte GFDL CC-BY-SA-3.0
Andreas Trepte GFDL CC-BY-SA-3.0

Txirriskila arrunta (Serinus serinus)

Fringillidae, Paseriformeak

Beste izen batzuk: Arbiazijale, Arbiazitxori, Arbitxori, Berderoi txiki, Nabazitxori, Nabotxori, Txarraskala, Txirribirri, Txirriskala, Txirriskil(a), Txirriskilo, Txirriskla, Txirristila, Txurruskillo, Ziringarro, Zirrizkila, Zirrizkla.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Verdecillo
  • Frantsesa: Serin cini
  • Ingelesa: European Serin
  • Okzitaniera: -
  • Aragoiera: Gafarrón
  • Katalana: Gafarró
  • Astur Leonesa: -
  • Galegoa: Xirín común
  • Alemaniera: Girlitz
  • Italiera: Verzellino

Deskribapena

Kanarioaren lehengusua da txirriskila. Txori txiki alaia, arrek papar hori nabarmena daukate, batez ere udaberrian. Taldetxoetan ibili ohi dira, baita beste fringilido batzuekin batera ere (txontak, txorruak, txokak...). Fringilidorik txikiena da, arra emea baino horiagoa, eta ipurgainean orban hori berdexka nabarmenarekin. Moko labur eta zabala dute, hazijale den txori batentzat egokia. Haziez gain, intsektuak eta fruituak ere jaten ditu tarteka.

Kantu alai xirrixtalaria dauka, txorrotxio arin sarkorra, ar papohoriek adar puntatik txiokatzen dutena, ozen eta amaigabe. Nahastezina da udaberri-udako egun beroenetan.

Zuhaizti txikiak eta landak dauden inguruneetan ikusi daiteke bereziki. Baita baserri eta landa-eremuetan ere, non ortuetako landare haziak jaten dituen. Garai batean arbi-sailetan pilatzen ziren, arbiaren haziak jaten. Hortik datorzkio eskualde batzuetan jasotzen dituen arbitxori, nabazitxori eta antzeko izenak.

Euskal Herrian

Mediterranear arroko espeziea da, mendi eta baso freskoak baino, inguru zabalago eta epelagoak nahiago dituena. Hala ere, Euskal Herrian oso ohikoa da eta urte guztian zehar ikus ditzakegu, neguan urriagoa den arren.

Entzun

Banaketa mapa

Serinus serinus distribution map

Txirriskilaren kantua #TxoriaTxio

Euskarazko izendegia

Oharrak

Hainbat izen eman zaizkio euskaraz, baina bi talde nagusitan banatu ditzakegu:

  • Kantuarengatik: txarraskala, txirribirri, txirriskala, txirriskilo, txirriskila, txirriskla, txirristila, txurruskillo, ziringarro, zirrizkila, zirrizkla.
  • Elikadura-ohiturengatik: arbitxori, arbiazitxori, nabazitxori...

Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.

Aldaera Eskualdea
Arbiazijale Debagoiena
Arbiazitxori Tolosaldea, Debagoiena, Urola-Kostaldea, Goierri
Arbitxori Donostialdea, Debagoiena, Urola-Kostaldea, Goierri, Gorbeia Inguruak
Berderoi txiki Debagoiena, Urola-Kostaldea
Nabazitxori Durangaldea, Plentzia-Mungia, Debabarrena, Lea Artibai
Nabotxori Lea Artibai, Debabarrena, Plentzia-Mungia, Durangaldea, Gernika-Bermeo
Txarraskala Urola-Kostaldea
Txirribirri Debagoiena, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak
Txirriskala Durangaldea, Donostialdea, Urola-Kostaldea
Txirriskil(a) Durangaldea, Debagoiena, Debabarrena, Bizkaia, Bidasoa Beherea, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gernika-Bermeo, Urola-Kostaldea
Txirriskilo Durangaldea, Debagoiena, Debabarrena, Lea Artibai, Goierri, Gernika-Bermeo, Urola-Kostaldea
Txirriskla Durangaldea, Donostialdea, Plentzia-Mungia, Urola-Kostaldea, Bilbo Handia
Txirristila Lea Artibai, Debagoiena
Txurruskillo Arrati Nerbioi, Bilbo Handia
Ziringarro Lea Artibai
Zirrizkila Debabarrena, Araba, Goierri
Zirrizkla Bizkaia, Bilbo Handia
Berdel txiki Gorbeia Inguruak
Berdelario txiki Donostialdea
Berdezil Goierri
Kirriskilet Zuberoa
Kirriskilo Debagoiena
Pikumotz Sakana
Txarraskilo Urola-Kostaldea
Txirriska Donostialdea
Txoaberde
Zirri-zirri Estellerriko Ekialdea

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.