Txonta arrunta (Fringilla coelebs)
Fringillidae, Paseriformeak
Beste izen batzuk: Artatxori, Elurtxori, Kanpaxto, Neguta, Negutxori, Paranda, Pinpin, Pintxan, Pintxoi, Pintzote, Txinpin, Txintxin, Txonta, Txortxinta, Txuin.
Euskarazko izendegi osoa »
Beste hizkuntzetan
- Gaztelania: Pinzón vulgar
- Frantsesa: Pinson des arbres
- Ingelesa: Chaffinch
- Okzitaniera: -
- Aragoiera: Pinchán
- Katalana: Pinsà comú
- Astur Leonesa: -
- Galegoa: Pimpín común
- Alemaniera: Buchfink
- Italiera: Fringuello
Deskribapena
Kardantxulo eta txirriskilen taldekoa (fringilidoa), txori alai eta kantari bizia. Euskal Herriko baso, zuhaizti eta lorategi gehienetan aurkituko dugu. Hazijale amorratua da, kimu, ernamun eta fruitu txikiekin batera. Kumaldian xomorroak ere jaten ditu, eta kumeei ematen.
Arra nahastezina da, bere buru urdin, aurpegi laranja, papar-sabel larrosa eta sorbalda zuriekin; emeak anteko patroia dauka, baina askoz tonu apalagoetan margotuta.
Kantari saiatua, bere melodia zehatz eta aldagaitza etengabe entzungo dugu, batez ere udaberrian eta udan. Ikerketen arabera, txonta emeek zehaztasun hori maite dute, melodia berbera zehaztasun erabatekoz etengabe errepikatzeko arraren gaitasun hori. Arraren kantu territorial nahastezin horretaz gain, oso ohiko du txuin-txuin, pin-pin edo txin-txin-txin dei bat. Hortik datorzkio euskaraz jasotzen dituen makina bat izen.
Euskal Herrian
Euskal Herriko hegaztirik ugarienetakoa da eta habiagile arrunta. Urteko sasoi guztietan ikusi ahalko dugu, eta gure lurralde osoan. Beti zuhaiztiei lotuta, baina berdin zaie baso itxia zein herriguneetako lorategi bat.
Entzun
Banaketa mapa
Txonta kantuan Oñatin (Ibai Ugarte)
Txonta bikotea habia zaintzen (errusieraz)
Euskarazko izendegia
Oharrak
Izenei dagokienez, bi talde handitan bana daitezke:
- Hotzarekin eta neguarekin lotutakoak: neguta, negutxori, elurtxori, elhur-xori,.
- Onomatopeikoak: txinpin, pinpin, txintxin, txintxuin, txun-txun, txintxitxori, txuin, txoin-txoin,...
Azken horien taldekoen artera erantsi daitezke, seguru asko, pintxan, pintzote, pinttoe, pintxen,... inguruko hizkuntza guztien eredutik oso gertu daudenak (pinzón, pinson, pinsá, eta pinchán, gaztelaniaz, frantsesez, katalanez eta aragoieraz, hurrenez hurren).
Ezin dira ahaztu, hedaduraz garrantzi handia duten beste 2 izen, noski. Batetik, txonta (Bizkaia aldean nagusi dena) eta paranda (Lea-artibai, Debabarrena eta Urola aldean oso zabalduta dagoena).
Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.
Aldaera | Eskualdea | Bibliografia |
---|---|---|
Artatxori | Durangaldea, Arrati Nerbioi, Lea Artibai, Gernika-Bermeo | ArrG (1988) MarA (2006) |
Elurtxori | Nafarroa Beherea, Lea Artibai, Sakana, Arbaila, Zuberoa | AzkRM (1905) EliJ (1923) PerJ55 (1955) CasJ (1989) AraI2011 (2011) CamI2016-NB (2016) ZuaK2022 (2022) |
Kanpaxto | Urola-Kostaldea | |
Neguta | Arrati Nerbioi, Debagoiena, Debabarrena, Gorbeia Inguruak, Goierri | IzaK94 (1994) UgaM (1995) |
Negutxori | Nafarroa Beherea | IztJ (1847) AzkRM (1905) EliJ (1923) CamI2016-NB (2016) |
Paranda | Lea Artibai, Debagoiena, Debabarrena, Urola-Kostaldea, Durangaldea | AraT (1909) AldJ (1918) AzpJM (1986) AraI2011 (2011) |
Pinpin | Debagoiena, Bidasoa Garaia, Baztanaldea, Goierri, Estellerriko Ekialdea, Urola-Kostaldea, Ultzamaldea, Zaraitzu, Lapurdi Garaia, Tolosaldea, Sakana, Erronkari-Zaraitzu | MitK1958-Z (1958) MitK1958-E (1958) KarR (1991) AraA2001 (2001) PerF2017 (2017) ZuaK2022 (2022) |
Pintxan | Lapurdi Garaia, Tolosaldea, Donostialdea, Urola-Kostaldea | SanP (1908) AraT (1909) AldJ (1918) PerJ55 (1955) AlzN (1962) DuvM (2015) SanI2021 (2021) MenA2023 (2023) |
Pintxoi | Lea Artibai, Aezkoa, Goierri, Durangaldea | AldJ (1918) MitK1958-A (1958) AraI2011 (2011) |
Pintzote | Lapurdi Garaia, Bidasoa Beherea, Donostialdea, Aralarko Iparraldea | LeiA60 (1960) LeiA83 (1983) ZubJ (1998) DuvM (2015) |
Txinpin | Urola-Kostaldea | AldJ (1918) |
Txintxin | Basabürüa, Urola-Kostaldea, Gorbeia Inguruak | |
Txonta | Durangaldea, Debagoiena, Araba, Bilbo Handia, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gernika-Bermeo, Plentzia-Mungia | ArrE (1896) AraT (1909) AldJ (1918) PueF (1952) LopG58 (1958) Aran (1961) GalA (1981) CorJ (1988) GamI90 (1990) GamI93 (1993) ArrJ (1994) GamI97 (1997) GamI99 (1999) GamI00 (2000) GamI01c (2001) GamI01a (2001) GamI01b (2001) GamI02a (2002) GamI02b (2002) GamI05a (2005) GamI05b (2005) MarA (2006) EtxJM (2009) |
Txortxinta | Donostialdea, Bizkaia | IztJ (1847) LabE (1895) AraT (1909) AldJ (1918) GarP (1934) PerJ55 (1955) SanI2021 (2021) |
Txuin | Debagoiena, Gorbeia Inguruak, Araba | AraT (1909) AldJ (1918) PueF (1952) PerJ55 (1955) LopG58 (1958) IzaK94 (1994) |
Katatxin | Araba | PueF (1952) PerJ55 (1955) |
Pasakoxori | Baztanaldea | |
Txur-txori | GarP (1934) |
** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.