
Ubarroi handia (Phalacrocorax carbo)
Phalacrocoracidae, Pelekaniformeak
Beste izen batzuk: Babarroso, Bolborin, Gabarroso, Potorro, Sakillo, Ubarroi.
Euskarazko izendegi osoa »
Beste hizkuntzetan
- Gaztelania: Cormorán grande
- Frantsesa: Grand Cormoran
- Ingelesa: Great Cormorant
- Okzitaniera: -
- Aragoiera: Gallo marino
- Katalana: Corb marí gros
- Astur Leonesa: -
- Galegoa: Corvo mariño grande
- Alemaniera: Kormoran
- Italiera: Marangone
Deskribapena
Hegazti itsastar ezaguna, bere kolore beltzarengatik erraz ezagutuko duguna. Neurriz handi samarra, lepo zabal eta luzeduna, eta moko sendoduna. Ale gazteek bularralde argia daukate; helduen buruko zenbait luma ere zuritu egiten dira kumaldian.
Euskal Herrian
Ubarroi mottodunak (P. aristotelis) ez bezala, ubarroi handiak (P. carbo) ez du Euskal Herrian kumatzen. Gurean ikusiko ditugun ale guztiak, beraz, migratzaileak izango dira, hara-hona dabiltzan ale gazteak sarri askotan. Hala ere, urte guztian zehar ikus ditzakegu ubarroiak Euskal Herriko kostalde, padura eta urtegietan.
Entzun
Banaketa mapa

Bideoa - Ubarroi handia (Ingurumena EJ)
Euskarazko izendegia
Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.
Aldaera | Eskualdea | Bibliografia |
---|---|---|
Babarroso | Lea Artibai | EtxP2007 (2007) |
Bolborin | Bidasoa Beherea | AzkRM (1905) SagT (2005) MaiA (Data ezezaguna) |
Gabarroso | Lea Artibai, Urola-Kostaldea, Baztanaldea | AzkRM (1905) AltJ30 (1930) MugP (1965) ZubJ (2018) EtxP (Data ezezaguna) |
Potorro | Hego Lapurdiko Hirigunea, Plentzia-Mungia, Gernika-Bermeo | GalA (1981) PerA (1991) GamI93 (1993) BarE2000 (2000) DuvM (2015) |
Sakillo | Lea Artibai, Urola-Kostaldea, Gernika-Bermeo | BarE2000 (2000) EtxM (2005) |
Ubarroi | Donostialdea, Zuberoa, Urola-Kostaldea, Hego Lapurdiko Hirigunea | SanP (1908) AraT (1909) AldJ (1918) EliJ (1923) Aran (1961) GarJ1982 (1982) CasJ (1989) SanI2021 (2021) |
Balantxori | Debabarrena | |
Gotzurri | Zuberoa | MugP (1965) CasJ (1989) |
Itsas-bele | Zuberoa, Bizkaia, Hego Lapurdiko Hirigunea | IztJ (1847) LabE (1895) EliJ (1923) GarJ1982 (1982) CasJ (1989) |
Kormorai | Donostialdea, Urola-Kostaldea | SanI2021 (2021) |
Puianta | MugP (1965) |
** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.