Ur-zozoa (Cinclus cinclus)
Cinclidae, Paseriformeak
Beste izen batzuk: Errekazozo, Ur-zozo, Urtxori.
Euskarazko izendegi osoa »
Beste hizkuntzetan
- Gaztelania: Mirlo acuático
- Frantsesa: Cincle plongeur
- Ingelesa: White-throated Dipper
- Okzitaniera: -
- Aragoiera: Torda nadadera
- Katalana: Merla d'aigua
- Astur Leonesa: -
- Galegoa: Merlo rieiro
- Alemaniera: Wasseramsel
- Italiera: Merlo acquaiolo
Deskribapena
Ibai, erreka eta ur-lasterren inguruan bizi den txoria da. Kutsatu gabeko urak nahiago dituenez, erreka baten uren purutasunaren bioadierazle bihurtu da. Bere lumadia, nabar iluna da, papar zuriarekin. Begiak ireki eta ixten dituenean oso ikusgai duen betazal zuria du. Bere odolak, beste paseriforme batzuk baino oxigeno gehiago eraman dezake, urpean, 30 segundoz egotea ahalbidetzen diona, nahiz eta gehienetan 10-20 segundo bitarteko urpekaldiak egiten dituen. Ur azpian eta harri artean aurkitzen dituen zomorro eta ornogabeez elikatzen da.
Euskal Herrian
Habiagile arrunta da gure eskualde gehienetan, baina betiere erreka garbienetan. Euskal Herriko eskualde heze gehienetan ageri da. Gero eta arraroagoa da hegoalde idorrerantz joan ahala, eta ez dugu aurkituko Araba eta Nafarroako alderdirik lehorrenetan.
Entzun
Banaketa mapa
Bideoa - Ur-zozoa (Ingurumena EJ)
Ur-zozo hau ehizan dabil, bere kumeentzat janari bila. Baina habiara itzultzen denean, ezusteko handi bat izango du...
Euskarazko izendegia
Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.
Aldaera | Eskualdea | Bibliografia |
---|---|---|
Errekazozo | Durangaldea, Debagoiena, Arrati Nerbioi, Goierri, Urola-Kostaldea, Tolosaldea | ArrG (1988) IzaK94 (1994) |
Ur-zozo | Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Bizkaia, Bidasoa Garaia, Lea Artibai, Euskal Herria, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Goierri, Zuberoa, Urola-Kostaldea, Baztanaldea, Tolosaldea | Uzei (-datarik gabe-) IztJ (1847) LabE (1895) SanP (1908) AraT (1909) AldJ (1918) EliJ (1923) LeiA60 (1960) Aran (1961) LeiA83 (1983) CasJ (1989) UgaM (1995) SanI2021 (2021) |
Urtxori | Donostialdea, Bidasoa Garaia | |
Errekatxori | Arrati Nerbioi | |
Itsasoko zozo | Donostialdea | LeiA60 (1960) |
Paparzuri | Debagoiena | |
Ureko txantxagorri | Donostialdea | |
Uroillo txiki | Gorbeia Inguruak |
** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.