Uroiloa (Gallinula chloropus)
Rallidae, Gruiformeak
Beste izen batzuk: Uroilanda, Uroilo, Urpaito.
Euskarazko izendegi osoa »
Beste hizkuntzetan
- Gaztelania: Polla de agua
- Frantsesa: Gallinule poule-d'eau
- Ingelesa: Common Moorhen
- Okzitaniera: -
- Aragoiera: Paleta d'augua
- Katalana: Polla d'aigua
- Astur Leonesa: -
- Galegoa: Galiñola común
- Alemaniera: Teichhuhn
- Italiera: Gallinella d'acqua
Deskribapena
Neurri ertaineko hegazti urtarra, 500 g eta 35 cm harrapatu ditzakeena. Kolore ilunekoa, oro har (luma zuri batzuekin), bekoki eta mokoalde gorriarengatik erraz ezberdinduko dugu. Arrunta da gure erreka bazterretan ikustea, landare artean janari bila dabilen bitartean.
Euskal Herrian
Euskal Herriko ibai, erreka eta hezeguneetan aurkitu dezakegun espezierik arruntenetakoa da. Habiagile arrunta, urte osoan zehar ikusi dezakegu.
Entzun
Banaketa mapa
Bideoa - Uroiloa (Ingurumena EJ)
Euskarazko izendegia
Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.
Aldaera | Eskualdea | Bibliografia |
---|---|---|
Uroilanda | Arrati Nerbioi | |
Uroilo | Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Bizkaia, Bilbo Handia, Lea Artibai, Auñamendi, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Goierri, Gernika-Bermeo, Zuberoa, Urola-Kostaldea, Tolosaldea, Lapurdi Garaia, Basabürüa, Arberoa-Iholdi, Arbaila, Plentzia-Mungia | IztJ (1847) LabE (1895) SanP (1908) AraT (1909) AldJ (1918) EliJ (1923) LeiA60 (1960) Aran (1961) SatJM (1963) SanJ (1978) LeiA83 (1983) ZufJ88 (1988) ArrG (1988) CasJ (1989) GamI90 (1990) IzaK94 (1994) UgaM (1995) GamI00 (2000) MarA (2006) EtxJM (2009) AraI2011 (2011) DuvM (2015) SanI2021 (2021) |
Urpaito | Arrati Nerbioi |
** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.