Andreas Trepte GFDL CC-BY-SA-3.0
Andreas Trepte GFDL CC-BY-SA-3.0

Urubia (Strix aluco)

Strigidae, Estrijiformeak

Beste izen batzuk: Basontz, Gauerdiko mozolo, Gaumotz, Gauontz, Gautxori, Hegazti motx, Hontz, Hontzamotz, Huntz, Mozolo, Txorisorgin.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Cárabo
  • Frantsesa: Chouette hulotte
  • Ingelesa: Tawny Owl
  • Okzitaniera: -
  • Aragoiera: Crabero
  • Katalana: Gamarús
  • Astur Leonesa: -
  • Galegoa: Avelaiona común
  • Alemaniera: Waldkauz
  • Italiera: Allocco

Deskribapena

Gure hegazti gautarren artean ugari eta ezagunena, bere u-hu-hu jostalariarekin alaitzen dizkigu gauak. Arboladietan kumatzen du, askotan herri eta hiriguneetatik gertu edo baita herriguneetan bertan ere.

Euskal Herrian

Habiagile arrunta da Euskal Herri osoan. Urte guztian zehar aurkitu dezakegu. Negu udaberrian entzungo dugu errazago, kumaldi sasoiarekin batera.

Entzun

Banaketa mapa

Strix aluco distribution map

Euskarazko izendegia

Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.

Aldaera Eskualdea
Basontz Auñamendi, Debabarrena, Gipuzkoa
Gauerdiko mozolo Debabarrena
Gaumotz Bilbo Handia
Gauontz Plentzia-Mungia, Debabarrena, Lea Artibai, Bilbo Handia, Gernika-Bermeo
Gautxori Debagoiena, Bilbo Handia
Hegazti motx Donostialdea
Hontz Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Aralarko Iparraldea, Goierri, Gorbeia Inguruak, Urola-Kostaldea, Ultzamaldea, Tolosaldea, Sakana
Hontzamotz Donostialdea
Huntz Zuberoa, Aezkoa, Bidasoa Garaia, Baztanaldea, Auñamendi, Baigorri-Ortzaize, Zaraitzu, Lapurdi Garaia, Basabürüa, Arberoa-Iholdi, Arbaila
Mozolo Durangaldea, Debagoiena, Debabarrena, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gernika-Bermeo, Plentzia-Mungia
Txorisorgin
Adiakari
Basoilo Donostialdea
Elbo Debagoiena
Kaheka
Karabo Bizkaia
Kattako Bidasoa Beherea
Mendi-hontz
Oihulari Zuberoa
Txirrista
Urubi
Zumai Bizkaia

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.