Zanga (Morus bassanus)
Sulidae, Pelekaniformeak
Beste izen batzuk: Broju, Glope, Kofre, Kopla, Zanga.
Euskarazko izendegi osoa »
Beste hizkuntzetan
- Gaztelania: Alcatraz
- Frantsesa: Fou de Bassan
- Ingelesa: Northern Gannet
- Okzitaniera: -
- Aragoiera: -
- Katalana: Mascarell
- Astur Leonesa: -
- Galegoa: Mascato común
- Alemaniera: Basstölpel
- Italiera: Sula
Deskribapena
Euskal kostaldeko hegaztirik eder eta handienetakoa da. Pelikanoen talde berekoa, Ipar Atlantikoan dago hedatua. Metro beteko garaiera, eta 1,75 metroko hego-zabalera. Hego luze eta zorrotzak, punta beltzekoak; luma zuriak eta buru horixka; buztan bereizgarria. Gazteak nabarrak dira.
Euskal Herrian
Euskal Herrian ez du kumatzen. Batez ere migrazio sasoia aurkituko ditugu, eguraldi txarrarekin baita kostatik gertu ere.
Entzun
Banaketa mapa
Euskarazko izendegia
Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.
Aldaera | Eskualdea | Bibliografia |
---|---|---|
Broju | Bidasoa Beherea, Lapurdi Itsasegia | AzkRM (1905) EliJ (1923) GarJ1982 (1982) MaiA (Data ezezaguna) |
Glope | Urola-Kostaldea | AldJ (1918) MenA2023 (2023) |
Kofre | Lea Artibai, Debabarrena, Gernika-Bermeo | AzpJM (1986) PerA (1991) BarE2000 (2000) EtxM (2005) EtxP (Data ezezaguna) |
Kopla | Lea Artibai, Gernika-Bermeo | BarE2000 (2000) ZubJ (2018) |
Zanga | Euskal Herria, Donostialdea, Urola-Kostaldea | Uzei (-datarik gabe-) SanP (1908) AraT (1909) AldJ (1918) EliJ (1923) Aran (1961) AgiJ (1998) |
Ansar | Bizkaia | LabE (1895) AldJ (1918) |
Astorro | IztJ (1847) | |
Broina | Zuberoa | AraT (1909) EliJ (1923) CasJ (1989) |
Kapenari | AzkRM (1905) MugP (1965) |
** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.