Zapelatz arrunta (Buteo buteo)
Accipitridae, Akzipitriformeak
Beste izen batzuk: Abendu, Abendu arre, Albitz-arrai, Apobelatz, Arraipardo, Arranbeltz, Arratoi-gabilloi, Buzoka, Hatxarrano, Kalfarro, Kapelats, Saiarre, Saimotz, Sarapardo, Txitalapur, Zapelari, Zapelatz.
Euskarazko izendegi osoa »
Beste hizkuntzetan
- Gaztelania: Busardo ratonero
- Frantsesa: Buse variable
- Ingelesa: Common buzzard
- Okzitaniera: -
- Aragoiera: Alica d'os postes
- Katalana: Aligot comú
- Astur Leonesa: -
- Galegoa: Miñato común
- Alemaniera: Mäusebussard
- Italiera: Poiana comune
Deskribapena
Euskal Herriko harraparirik ohikoena. Oro har arrea, bular aldean eta hegopeetan luma zurixka batzuekin. Dena dela, kolorazioa nahiko aldagarria da eta askoz ale argiagoak ere ikusi daitezke tarteka (gehienbat Europa iparraldetik datozenen artean). Sarri ikusi ohi da errepide bazterretako zutabe edota argi-indar zutoinetan lasai asko pausaturik.
Euskal Herrian
Euskal Herrian urte guztian zehar ikusi daiteke, eta ia lurralde guztian zehar bizi da, Nafarroako Erriberako zenbait txokotan izan ezik. Izan ere, Euskal Herriko paisaia, egokia da hegazti honentzat eta itsas-bazterretik goi-mendietara, eta hegoaldeko zuhaiztietaraino zabaltzen da. Migrazio garaian Europako beste lurralde batzuetako aleak ere iristen dira Euskal Herrira. Migrazio-garaian ikusten direnez gain, Euskal Herrian habiagile arrunta da eta espeziearen egungo egoera ona da. Bereziki kostaldeko eskualdeetako baso eta arboladietan bizi da. Hegoalderantz goazelarik, gero eta urriago bilakatzen da.
Entzun
Banaketa mapa
Euskarazko izendegia
Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.
Aldaera | Eskualdea | Bibliografia |
---|---|---|
Abendu | Lea Artibai, Debabarrena | |
Abendu arre | Lea Artibai | AzkRM (1905) |
Albitz-arrai | Gernika-Bermeo | MarA (2006) |
Apobelatz | Nafarroa Beherea, Basabürüa, Arbaila, Zuberoa | AzkRM (1905) EliJ (1923) LarJ1939 (1939) MugP (1965) CasJ (1989) CamI2016-NB (2016) |
Arraipardo | Durangaldea, Debagoiena, Gorbeia Inguruak, Goierri, Arrati Nerbioi | GamI90 (1990) IzaK94 (1994) UgaM (1995) |
Arranbeltz | Debagoiena, Debabarrena, Urola-Kostaldea, Goierri | GonM (1979) |
Arratoi-gabilloi | Durangaldea | |
Buzoka | Lapurdi Garaia, Auñamendi, Arberoa-Iholdi, Baigorri-Ortzaize | AbaA (1892) EliJ (1923) KamP (2007) DuvM (2015) ZuaK2021 (2021) |
Hatxarrano | Plentzia-Mungia | AzkRM (1905) GamI93 (1993) GamI97 (1997) GamI99 (1999) |
Kalfarro | Araba, Auñamendi, Iruñerria, Estellerriko Ekialdea, Aezkoa, Ultzamaldea, Zaraitzu, Sakana, Erronkari-Zaraitzu | MitK1958-A (1958) MitK1958-Z (1958) MitK1958-E (1958) LopG58 (1958) IzaK66 (1966) YncM (1971) KarR (1991) IbaO96 (1996) AraA2001 (2001) ArbB (2012) MirL (2014) PerF2017 (2017) |
Kapelats | Sakana | ZuaK2022 (2022) |
Saiarre | Lea Artibai, Gernika-Bermeo | AzpJM (1986) MarA (2006) |
Saimotz | AzkRM (1905) | |
Sarapardo | Durangaldea, Bilbo Handia | ArrE (1896) |
Txitalapur | Lea Artibai, Debabarrena, Gernika-Bermeo | MarA (2006) AraI2011 (2011) |
Zapelari | Debabarrena, Goierri, Arabako Lautada | LanN1562 (1562) |
Zapelatz | Donostialdea, Debabarrena, Bidasoa Garaia, Bidasoa Beherea, Baztanaldea, Gipuzkoa, Aralarko Iparraldea, Goierri, Urola-Kostaldea, Ultzamaldea, Tolosaldea | Esku1778 (1778) IztJ (1847) AzkRM (1905) SanP (1908) AraT (1909) AldJ (1918) LeiA60 (1960) Aran (1961) LeiA83 (1983) ZufJ88 (1988) IzeM (1996) ZuaK2013 (2013) SanI2021 (2021) MenA2023 (2023) |
Arbitamoso | AzkRM (1905) | |
Arrai | Debabarrena, Bilbo Handia | GamI00 (2000) GamI01c (2001) GamI05b (2005) |
Basakapoi | AzkRM (1905) | |
Gabillara | Lea Artibai | |
Gabilloi | Lea Artibai, Plentzia-Mungia, Gernika-Bermeo | GamI02a (2002) MarA (2006) |
Mirantz | Bizkaia | LabE (1895) |
Miru | Durangaldea, Debagoiena, Debabarrena, Bilbo Handia, Baztanaldea, Arrati Nerbioi, Gernika-Bermeo, Lea Artibai, Plentzia-Mungia | GamI82 (1982) ArrG (1988) GamI01a (2001) GamI01b (2001) GamI01c (2001) GamI02a (2002) GamI05a (2005) EtxJM (2009) |
** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.