
Koartza hauskara (Ardea cinerea)
Ardeidae, Zikoniformeak
Beste izen batzuk: Amiamoko, Gartza, Koartza.
Euskarazko izendegi osoa »
Beste hizkuntzetan
- Gaztelania: Garza real
- Frantsesa: Héron cendré
- Ingelesa: Grey Heron
- Aragoiera: Garrapescaire
- Katalana: Bernat pescaire
- Galegoa: Garza real
- Alemaniera: Graureiher
- Italiera: Airone cenerino
Entzun
Banaketa mapa

Bideoa - Koartza hauskara (Ingurumena EJ)
Euskarazko izendegia
Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.
Aldaera | Eskualdea | Bibliografia |
---|---|---|
Amiamoko | Euskal Herria, Bizkaia, Garazi-Baigorri herri elkargoa, Hego Lapurdiko Hirigunea | Uzei (-datarik gabe-) LabE (1895) AldJ (1918) EliJ (1923) DuvM (2015) |
Gartza | Bidasoa Garaia, Lea Artibai, Arabako Lautada, Urola-Kostaldea, Tolosaldea, Plentzia-Mungia | LanN1562 (1562) IztJ (1847) |
Koartza | Tolosaldea, Donostialdea, Urola-Kostaldea | IztJ (1847) SanP (1908) AldJ (1918) LeiA60 (1960) Aran (1961) LeiA83 (1983) SanI2021 (2021) |
Gaubele | Debabarrena | SanJ (1978) |
Itsas-hegazti | Goierri | UgaM (1995) |
Lertxun | Euskal Herria | Uzei (-datarik gabe-) |
Oarza | AraT (1909) | |
Sokil | MugP (1965) | |
Ugari | Bizkaia | LabE (1895) AldJ (1918) |
** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.
Oharrak
Koartza hauskara ardeido bat da, ardeidae familiako espeziea. Hegazti hauek "koartza", "gartza" edo "amiamoko" izenez ezagutu izan dira euskaraz. Hala ere, nolabaiteko lapsus txikiren baten ondorioz edo, euskara estandarrean "lertxun" (edo "lertsun") izena jaso zuten duela urte batzuk, eta halaxe erabili izan da hainbat urtez. Oraindik ere "lertxun hauskara", "lertsun gorria", "lertxuntxo karramarrozalea" eta antzeko terminoak aurkituko ditugu sarean eta bibliografian. Izen okerra da "lertxun" (edo "lertsun") hori koartzentzat, lertsunak kurriloak direlako (Grus grus) eta ez koartzak. Zorionez, hiztegi nagusietan dagoeneko zuzendu da akats historikoa eta honezkero modu egokian batu dituzte terminoak Elhuyar hiztegiak, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak (2019ko urtarrilekoa da azken eguneraketa), zein Euskaltermek. Hau da:
- lertsuna: Grus grus, kurriloa (grulla, grue).
- koartza: Ardea cinerea eta beste hainbat ardeido (garza, herón). Euskal Herrian bertan, koartza hauskara, koartza gorria, koartza zuria, koartzatxo txikia, koartzatxo karramarrozalea, eta abar.