MPF GFDL CC-BY-SA-3.0

Ubarroi mottoduna (Phalacrocorax aristotelis)

Phalacrocoracidae, Pelekaniformeak

Beste izen batzuk: Bolborin, Broju.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Cormorán moñudo
  • Frantsesa: Cormoran huppé
  • Ingelesa: European Shag
  • Okzitaniera: -
  • Aragoiera: Gallo marino de tufa
  • Katalana: Corb marí emplomallat
  • Astur Leonesa: -
  • Galegoa: Corvo mariño cristado
  • Alemaniera: Krähenscharbe
  • Italiera: Marangone dal ciuffo

Deskribapena

Euskal Herrian aurkituko ditugun bi ubarroi espezieen artean txikiena. Kumaldi hasieran motots nabarmena dauka (gainontzean ez). Ubarroi handiarekin konparatuta, pixkat txikiagoa da eta, batez ere, lerdenagoa: buru txikiagoa, lepo finagoa, jarrera lirainagoa. Hegan egiteko moduagatik ere ezberdintzen dira, ubarroi mottodunak hegaztada arinagoa daukalako eta, normalean, ur-azaletik oso gertu egiten duelako hegan (ubarroi handiak, oro har, goraxeago egiten du hegan). Hegaldian, lepoari begiratzea komeni da biak ezberdintzeko, ubarroi mottodunak luze eta finagoa duelako. Koloreari dagokionez, helduak beltz-beltzak dira, gehienbat uda partean (neguan pixkat motelagoa dute beltz hori).

Euskal Herrian

Euskal Herrian bi ubarroi ditugu, Ubarroi handia eta Ubarroi mottoduna. Ubarroi handia askoz ugariagoa da eta oso erraz ikusiko dugu gure erreka, aintzira, hondartza eta kaietan. Aldiz, Euskal Herrian kumatzen duen bakarra ubarroi mottoduna da. Gure kostaldeko labar eta harkaitzetan kumatzen duten bikote gutxi batzuk dira.

Entzun

Bideoa - Ubarroi mottoduna euskal kostaldean

Bideoa - Ubarroi mottodunaren egoera eta arazoa Asturiasen

Ubarroi mottodunak gaur egun Asturiasko kostaldean bizi duen egoera azaltzen duen dokumental laburra. Besteak beste, arrantzak bere populazioan duen eragina azaltzen da. Euskal Herriko egoera ere antzekoa da.

Euskarazko izendegia

Oharrak

Ubarroien izenei dagokienez, normalean izen bera jaso izan dute ubarroi espezie biek; herritarrek ez dituzte ezberdintzen ubarroi handia eta ubarroi mottoduna. Izen zerrenda osoa ikusteko, begiratu Ubarroi handiaren fitxan.

Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.

Aldaera Eskualdea
Bolborin Bidasoa Beherea
Broju Bidasoa Beherea
Itsas-bele
Ubarroi mottodun Euskal Herria
Ugapetzaile Bizkaia

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.