Zikoina zuria (Ciconia ciconia)
Ciconidae, Zikoniformeak
Beste izen batzuk: Zigoina, Zikoina, Zingoina, Zinkun.
Euskarazko izendegi osoa »
Beste hizkuntzetan
- Gaztelania: Cigüeña común
- Frantsesa: Cigogne blanche
- Ingelesa: White Stork
- Okzitaniera: -
- Aragoiera: Zigüeña
- Katalana: Cigonya blanca
- Astur Leonesa: -
- Galegoa: Cegoña branca
- Alemaniera: Weißstorch
- Italiera: Cicogna bianca
Entzun
Banaketa mapa
Bideoa - Zikoina habia Madrilen
Euskarazko izendegia
Oharrak
Zikoina eta bere aldaerak (zinkunak, zigoinak, zinkoinak...) dira hegazti honek dituen berezko izenak, latinez, gaztelaniaz eta frantsesez bezala. Elizaldek eta Dasancek (1923) burio izena ere aipatu zuten Euskal Herri Iparralderako eta Labayruk (1895) suge-ehiztari Bizkairako, azken hori, itxura guztien arabera, berariaz sortutako izena. Harrezkero ez dugu aurkitu izen horien lekukotasunik beste inon. Azkueren hiztegiak (1905) amiamoko izena jaso zuen hegazti honentzat eta azken urteotan beste zenbait lan, hiztegi eta zerrendatan ere zabaldu da izendapen hori zikoinentzat (amiamoko zuria, amiamoko beltza...), baina kontuan izan behar da amiamoko izena ardeidoentzat erabili izan dela (eta erabiltzen dela oraindik ere), koartzen taldearentzat, alegia, guk ahozko lekukotasunetan frogatu bezala eta Euskaltzaindiaren hiztegiek ere zehaztu duten bezala.
Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.
Aldaera | Eskualdea | Bibliografia |
---|---|---|
Zigoina | Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Bizkaia, Lea Artibai, Auñamendi, Gorbeia Inguruak, Goierri, Arabako Lautada, Urola-Kostaldea, Aezkoa, Zaraitzu, Basabürüa, Arbaila, Plentzia-Mungia, Erronkari-Zaraitzu | LanN1562 (1562) LabE (1895) AraT (1909) AldJ (1918) MitK1958-A (1958) MitK1958-Z (1958) MitK1958-E (1958) CabI (1991) AraA2001 (2001) GamI02a (2002) AraI2011 (2011) SanI2021 (2021) |
Zikoina | Donostialdea, Debabarrena | SanI2021 (2021) |
Zingoina | Debabarrena, Goierri | |
Zinkun | Bizkaia, Gipuzkoa | LabE (1895) SanP (1908) AldJ (1918) Aran (1961) ItzM (1966) |
Amiamoko | Zuberoa | AzkRM (1905) CasJ (1989) |
Amiano | Euskal Herria | Uzei (-datarik gabe-) |
Burio | EliJ (1923) | |
Eskilantxa | Debabarrena | BarJM1983 (1983) |
Suge-ehiztari | Bizkaia | LabE (1895) AldJ (1918) |
** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.