Dozena bat txori-espezie berriren informazioa gehitu dugu TxoriakEUS webgunera

2018-5-18

Dozena bat txori-espezie berriren informazioa gehitu dugu TxoriakEUS webgunera

Gutxika-gutxika edukia gehitzen jarraitzen dugu Txoriak.eus webgune honetara. Azken egunotan, esate baterako, 12 espezieren fitxak bistaratu ditugu, euren oinarrizko informazioarekin, audio eta bideoekin, eta Euskal Herrian barrena jaso dizkiegun izenekin. Besteak bestek, lepitzulia, sasitxoria, txioa lepazuria, amiltxoria eta errekatxindorra izan dira bistaratu ditugun espezie berriak.

Ez nahiko genukeena bezain arin, baina jarraitzen dugu webgune honetara eduki berria ekartzen. Edo, hobeto esateko, datu-basean dugun edukia "txukundu" eta bistaratzen. Hau da, herririk herri jaso ditugun izenak orrazten, espezie bakoitzaren oinarrizko informazio editatzen (espeziearen deskribapena eta bizimoduaren datu orokorrak) eta ikusentzunezko materiala gehitzen, argazki, audio eta bideoak.

Badakizue, webgune honetako edukia lizentzia librearekin partekatzen da, aitortu-partekatu (cc-by-sa). Halaxe da guk sortzen dugun edukiarekin, eta hona ekartzen ditugun argazkiak eta txori-kantuak ere lizentzia librepean banatzen dira.

Apurka-apurka bada ere, bagoaz espezie gehiago gehitzen katalogora, eta orain arte ikusgai ditugunak aberasten jarraitzeko asmoa ere badugu. Oraingo honetan dozena bat espezie argitaratu ditugu, ondorengo hauek:

Gehitu dugun edukiaren artean, adibidez, lepitzuliaren bideo hau. Garbi dago zergatik deitzen diogun lepitzulia, ala? ;)