Txorierri eta Mungialdeko txori-izen batzuk gehiago Txoriak.eus-eko datu-basera
2018-3-10
Koldo Zuazok eta Urtzi Goitik argitaratutako liburua da Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskara (EHU, 2016). Haren hustuketa bat egin dugu eta zenbait izen gehitu gure datu-basera.
Bizkaia mendebaldeko hizkerak aztertzen dituen liburu filologikoa da Zuazok eta Goitik iaz argitaratutakoa. Besteak beste, inguru hartako hiztegi txiki bat ere jasotzen du, eta bertan biltzen dituen txori-izen gutxiak ekarri ditugu gure datu-basera.
Hauexek dira:
- artatxori (txolarrea, Passer domesticus).
- elai, ele, eloi (enara arrunta, Hirundo rustica).
- epetx/txepetx (txepetxa, T. troglodytes); txepetx Gamiz-Fikan, Fruizen, Arrietan, Derion eta Larrabetzun.
- epertikera (buztanikara, Motacilla alba).
- harrapatxita (harraparia, oro har; ziurrenik, gehienbat gabiraia eta belatza). Getxon, Leioan, Derion, Erandion, Sondikan eta Loiun.
- kiña (hegabera, V. vanellus).
- txindor eta papargorri (txantxangorria, Erithacus rubecula), txindor arruntagoa eremu osoan.